GABONAK PASA ONDOREN BUKATUKO DITUZTE GURUTZE SANTUAREN ERMITA ZAHARBERRITZE LANAK

2015ko abenduaren 23aGABONAK PASA ONDOREN BUKATUKO DITUZTE GURUTZE SANTUAREN ERMITA ZAHARBERRITZE LANAK

Eusko Jaurlaritzako kultura sailak, Debako Udalak eta Debako Santiagoko Bideen Lagunen Elkarteak Gurutze Santuaren Ermitako zaharberritze lanak finantzatuko dituzte.

Gurutze Santuaren ermita, herriko ermita zaharrenetakoa da; marinel eta olagizonentzat gurtza-lekua izandakoa, egun, Santiago Bideko monumentu multzoan ondasun kalifikatu modura dago katalogatuta, eta oinarrizko babesa du horregatik.

Azken urteetan ermita nabarmen hondatu da. Udaberrian premiazko lanak egin behar izan ziren teilatuan baina egiteke geratu ziren estalkiaren zaharberritze osoa, teilatu-hegalaren konponketa eta fatxaden garbiketa eta margoketa.

Lanen aurrekontu osoa 12.758,54€-koa da; horietatik 10.000€ Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza bidez finantzatuko dira (Ondartez enpresak kudeatuko dituenak) eta gainerako zatia erdibana ordainduko dute Udalak eta Debako Santiagoko Bideen elkarteak.

Ez da lehen aldia Debako Udalak eta Debako Santiagorako Bideen Lagunak elkarlanean herriko ondarea kontserbatzen laguntzen dutela. Tren geltokia birgaitu eta erromesen aterpetxea martxan jartzerakoan ez ezik, berriki, San Rokeko galtzada babesteko bide hartatik jaisten diren uren desbideraketa lanak ere burutu dituzte, galtzadaren 10metro gehiago agerian utziz. Eusko Jaurlaritzako kultura departamentuak lan hori ere finantzatu du, Orbela enpresaren bitartez: 7.865€ jarri baititu gobernuak. Gainerakoa Udalak eta Elkarteak ordaindu dute, erdibana, bakoitzak 3.567,24€ jarriz.