Gutizi Ekologikoen Ibilbidea egingo da Deban Debabarreneko IX. Aste Ekologikoaren baitan
2020ko irailaren 30aAurten Debabarreneko aste ekologikoaren egitarauaren baitan, Deban ere ekintza ezberdinak egingo dira Urriaren 9an, ostiralean. Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren elkarteak, azoka ekologikoen kanpainaren baitan gure eskualdean Eibarren antolatzen du azoka ekologikoa eta ekintza ezberdinak egin izan dira urtero. Aurten Debemen eta Debako Udalaren laguntzarekin Deban egingo dira ekintza hauek. Ostalariekin elkarlanean Gutizi Ekologikoen Ibilbidea antolatu da.