Hainbat ekarpen egin dituzte herritarrek aparkalekuen berrantolaketa proposamenari buruz

2021ko urtarrilaren 21aHainbat ekarpen egin dituzte herritarrek aparkalekuen berrantolaketa proposamenari buruz

Udal Gobernuak egindako aparkalekuen berrantolaketa proposamenari 88 ekarpen egin dizkiote herritarrek. Horietatik 47 emailez jaso dira eta 41 paperean. Ekarpenak aztertu eta herritar horiei erantzuna ematen ari zaie Udal Gobernua. Jasotako ekarpenekin proposamena hobetu ahal izango dela uste du Gobernuak. Aparkalekuen berrantolaketa definitiboa osatuko da ondoren, udaberrirako aurkeztuko dena.

Abenduaren 22an argitaratutako aparkalekuen berrantolaketari buruzko ekarpenak egiteko pasa den ostirala (urtarrilak 15) bitarteko epea izan dute herritarrek. Guztira 88 ekarpen jaso dira.

Jaso diren kezken artean, nabarmenenak honakoak izan dira: 

  • 6. sektorea (herri-gunea): eremu hau, TAO garaian, bertakoentzat izango da soilik eta 24 orduz. “24 orduz” kontzeptuak esan nahi du egun osoan zehar mantenduko dela gune honen izaera (bertakoentzat soilik izatea), baina ez da denbora mugarik izango, hau da, ez dira ibilgailuak 24 orduro aldatu beharko.

  • Enpresetako ibilgailuak: udalerrian enpresa duten, bertan lan egiten duten edo enpresa ibilgailuak beste herriren batean erroldatuta dituzten herritarrek “enpresa txartela” eskuratu ahal izango dute, “bertakoa” txartelaren baliokidea izango dena aparkalekuen erabilera edo eskumenei dagokionez.

Proposamenen artean, aldiz, honakoak: 

  • 2. sektorea (geltoki zaharreko aparkalekua): orain arte bezala mantentzea edo errotazio-muga zabalagoa izatea (3-4 ordukoa).

  • 7. sektorea (Alde Zaharra): orain arte bezala mantentzea edo alde zaharrean bizi diren bizilagunek puntualki edota denbora-muga laburrez sarbidea baimendua izatea.

Horrez gain, aparkalekuen berrantolaketa proposamenarekin ados dauden herritarren mezuak ere jaso dira, baita esker onak ere.