Haur eskolan hesi berria jarri da

2020/11/20
Haur Eskolako hesi zaharra kendu zenetik, bertako kanpoaldea berriro hesitzeko konpromisoa hartu zuen Udalak. Lanak Aste Santuan egitea aurreikusita bazegoen ere, pandemiak eragindako egoerak lanen data atzeratzea eragin du.
Itxitura berri honekin, lortu da eskolako aterarekin lotura zuzena izatea. Lehen, gune horretara joateko haurrek eskolatik atera eta bertara joan behar zuten, orain, ordea, zuzenean joan daitezke bertara eskolatik, segurtasun osoz.