Haur margo-lehiaketa egingo da maiatzaren 15ean Haitz-Haundik antolatuta

2021ko maiatzaren 12aHaur margo-lehiaketa egingo da maiatzaren 15ean Haitz-Haundik antolatuta

Haurrei zuzendutako lehiaketaren 28. edizioa izango da aurtengoa. Aire librean egingo da. Larunbatean, maiatzaren 15ean 09:30etik aurrera banatuko dira laminak estalitako pasealekuan, eta 13:30 arte jasoko dira leku berean. Sari banaketa hurrengo egunean egingo da, igandean, Kultur Elkartean. Egungo osasun egoera dela eta, saridunak baino ezingo dira bertara joan.