Haurrei zuzendutako Debako Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketak sortu ditu Udalak

2021ko otsailaren 19aHaurrei zuzendutako Debako Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketak sortu ditu Udalak

Haurren irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko helbururekin Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketak antolatu dira. Horretarako hiru modalitate antolatu dira, haurren adinaren arabera: ipuina ilustratu, ilustrazioa ipuin bilakatu edo ipuin lehiaketa. Martxoaren 18ra arte aurkeztu ahal izango dira lanak. Liburuaren egunaren testuinguruan antolatuko diren ekimenen barruan egingo da sari banaketa.

Hauek dira Luzaro eskolarekin lehiaketarako adostutako oinarriak:

IPUINA ILUSTRATU 

Haurrek, eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartuko dute: 

A MAILA ILUSTRAZIOA: HH5. 

B MAILA ILUSTRAZIOA: LH1 ETA LH2 Eskolan irakasleak ipuina irakurriko du eta ondoren ikasleek marrazkia egingo dute. Marrazkiak A-4 tamainako orrian egin behar dira. Margo mota eta teknika guztiak onartuko dira. Ilustrazioa egiten dutenen artean, maila bakoitzeko (A, edo B mailak): 

  • Lehen saria: jolas hezitzaile eta ipuin bat.

  • 2. saria: ipuin bat.

 

ILUSTRAZIOA IPUIN BILAKATU 

Haurrek eskolako ikasturtearen arabera bi maila hauetako batean parte hartuko dute: D MAILA IPUINA: LH3.

E MAILA IPUINA: LH4 .

Ilustrazioa oinarritzat hartuta, ipuina sortzea. 

Eskolan aste bat izango dute ilustrazioa ikusteko. Egun konkretu batean eskola ordutan sortu behar dute ipuina. 

Ipuinak euskaraz idatziak izango dira Eskuz edo ordenagailuz idatziak. Gutxienez 100 hitz eta gehienez 2 orrialde. Ipuinak egiten dituztenen artean, maila bakoitzeko (D edo E mailak): 

  • Lehen saria: tablet bat eta liburu bat.

  • 2. saria: jolas hezitzaile bat eta liburu bat. 

     

IPUIN LEHIAKETA 

Haurrek eskolako ikasturtearen arabera, bi maila hauetako batean parte hartuko dute. F MAILA IPUINA: LH5.

G MAILA IPUINA: LH6.

.-Gaia: librea. 

.-Euskaraz idatzitako ipuina. 

.-Luzera: aurkeztutako lanak gutxienez 100 hitz izan beharko ditu; gehienez bi orrialde. 

.- Eskolan egingo dute lana eta eskolak erabakiko du noiz sortu behar duten ipuina, baina martxoaren 18a baino lehen aurkeztu behar dira. 

.-Ordenagailuz idatzita aurkeztu behar dira. 

.-Beste nonbait saritu edo argitaratutako ipuinik ezingo da aurkeztu. 

.-Idazlearen izena aldez aurretik ez jakitearren, era honetara aurkeztuko dira lanak: ipuinean ez da ez izen-abizenik ez egilea identifikatzeko ezer idatzi behar. Idazlana gutun-azal txiki bati erantsita entregatuko da. Gutun-azal txikiaren barruan parte- hartzailearen izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, jaioteguna eta ikas maila. Gutun-azal txiki horren kanpoaldean, berriz, pertsona bakoitzari dagokion kategoria eta ipuinaren izena baino ez da idatziko. 

.-Epaimahaia: epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da. 

Ipuinak egiten dituztenen artean, maila bakoitzeko (F eta G mailak): 

  • Lehen saria: tablet bat eta liburu bat.

  • 2. saria: jolas hezitzaile bat eta liburu bat

Debako udalaren webgunean argitaratuko dira lan sarituak.