'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainan parte hartzeko deia

2021ko azaroaren 17a'Haurren aurrean helduok heldu' kanpainan parte hartzeko deia

Azaroaren 22tik abenduaren 5era bitarte haurren zuzeneko heldu erreferenteek, (guraso, hezitzaile, senide, lagun...) beraien arteko, hau da, helduen arteko, hizkuntza-praktikak aldatzeko eta euskara gehiago erabiltzeko aktibazio ekimena gauzatuko da, Euskaldunon Topaguneak antolatuta. Deban Apakin guraso elkarteak sustatuko du ekimena.

0 eta 12 urte bitarteko umeekin harreman zuzena duten eta hizkuntza transmisioan zein eredugarritasunean eragina duten 16 urtetik gorako herritar helduei zuzendutako kanpaina da.

Azaroaren 22tik abenduaren 5era egingo da helduak eta umeak elkartzen diren inguru informaletan (parkeak, eskola kanpoaldea, plazak, terrazak, etxea, ...)

Nola parte hartu ariketan? Pentsatu norekin alda ditzakezun hizkuntza ohiturak (parkean, eskola inguruan edo umeekin harremana duzun bestelako ekintzetan / eremuetan).

• Kide horiei elkarrekin ariketa egitea proposatu.

• Informatu zure ingurua ariketa egitera zoazela.

Ariketa soziala egin, hainbat modutan:

1. Euskaraz ondo moldatzen bazara:

• Lehen hitzak euskaraz egin, euskara ulertzen duten ezagunei zein ezezagunei.

• Ulertzen duten kideekin eutsi beti euskarari, baita hauek erdaraz hitz eginda ere.

2. Hitz egiteko zailtasunak badituzu, baina ulertzen baduzu:

• Gonbidatu zure ingurukoak euskaraz jarrai dezaten / aritu daitezen zurekin...