Hauteskunde-mahai batzuk lekuz aldatuko dira apirilaren 5eko hauteskundeetan

2020ko martxoaren 10aHauteskunde-mahai batzuk lekuz aldatuko dira apirilaren 5eko hauteskundeetan

Apirilaren 5ean Eusko Legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetan, orain arte udaletxeko eraikinean kokatuta egon diren bi mahaiak (Bake Epaitegian eta Udaletxeko harreran) irisgarritasun arrazoiengatik Eguneko zentroko eraikinera aldatuko dira. Lekua zabalagoa da eta irisgarritasuna errazten du.

Halaber, egun horretan osatuko diren hauteskunde-mahaietako kideak aukeratzeko zozketa publikoa egin da udaletxean, ez-ohiko osoko bilkura, martxoaren 9an. Egunotan jasoko dute hautatutako herritarrek jakinarazpena.