Hegaztiei eraztuna jartzeko jardunaldia antolatu du Udalak herritarrentzat Artzabalen urriaren 3an

2020ko irailaren 25aHegaztiei eraztuna jartzeko jardunaldia antolatu du Udalak herritarrentzat Artzabalen urriaren 3an

Eraztunketa saioak egingo dira datorren astean Artzabalen. Oraingoan, COVID-19a dela eta, aurreko urteekiko aldaketa batzuk egin dira. Parte hartzeko aurretik izena eman beharko da Turismo bulegoan. Urriaren 3an, 10 laguneko (gehienez) hiru txanda antolatu dira: lehen taldea 9:00etan hasiko da, bigarrena 9: 45ean eta hirugarrena 10: 30ean.