Helduen kontzertua izango da maiatzaren 12an
2023ko maiatzaren 11aMaiatzaren 12an, bihar, 19:00etan, helduen kontzertua izango da, eta bertan LH2. mailatik gorako ikasleek eta Musika Eskolako talde ezberdinetako kideek parte hartuko dute.
Eguraldi ona eginez gero, emanaldia Foruen plazan izango da, eta txarra egingo balu, ordea, udaletxeko arkupeetan.
Kontzertua baino lehenago, 18:15ean, txistulariek, kalez kale, kalejira egingo dute.