Helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko da Euskal Kostaldeko Geoparkea Fiturren
2017ko urtarrilaren 17aEuskal Kostaldeko UNESCO Geoparkeak presentzia bikoitza izango du aurten Fitur turismo azokan. Batetik, Euskadiko standean izango du lekua eta, bestetik, Europako UNESCO Geoparkeen Sareak turismo azokan izango duen txokoan. Bertan Europan egun dauden 69 geoparkeak helmuga turistiko jasangarri gisa promozionatuko dira.