Herri Txiki Infernu Handi ETB1eko saioaren ekitaldian parte hartzeko sarrerak banatuko dira

2021/01/27
Egunotan egon dira ETB1 katean emititzen den Herri Txiki Infernu Handi saioko lagunak Deban. Herritarrekin elkarrizketak grabatu ondoren, otsailaren 3an, 18:30ean egingo da ekitaldia frontoian. Sarrerak Udaletxeko harrera bulegoan eskuratu daitezke gaurtik (urtarrilak 27) aurrera .

Ohikoa denez, herritarrekin egunotan egindako grabazioak, Zuhaitz Gurrutxaga eta Mikel Pagadiren bakarrizketak eta Sebastian Lizasoren bertsoak eskainiko dira.