Herriko itxura hobetzeko mantentze lanak egiten dihardu Debako Udalak
2025ko ekainaren 3aEgindako lanen artean, Zumardiko loreak aldatu, bertako hesia garbitu eta margotu edota kaleetan garbiketa berezia egin ditu eta datozen egunotan Sorozabal pasealekuko hesiaren margoketa lanei ekingo dio. Era berean, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Debako itsasadarraren pasealekuko azken baranda zatia ordezteko lanak hasi ditu.
Debako Udala herriko espazio publikoak mantentzeko, hobetzeko eta edertzeko lanetan murgilduta dabil azken asteotan. Hala, egindako lanen artean, mantentze lan desberdinak egin ditu Zumardian, hala nola loreak aldatzea, belarra moztea eta bertako hesia garbitzea eta margotzea. Azken lan hori oso aurreratuta eta amaitzear dago jada.
Horrez gain, garbiketa berezia egin da udalerriko kaleetan eta datozen egunetan, Sorozabal pasealekuko baranda margotzeko lanei ekingo dio Udalak, haren irudia hobetzeko.
Ibai ondoko barandaren ordezkapena
Ekintza horiei guztiei gehitu behar zaie, halaber, Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak Debako itsasadarraren pasealekuko azken baranda zatia ordezteko hasi dituen obrak enblematiko horren segurtasuna eta irudia hobetzeko helburuz.
Jarduera horiekin, Udalak herria eta herriko espazio publikoak mantentzeko eta etengabe hobetzeko duen konpromisoa berretsi du, guztiontzako ingurune atsegina eta zaindua eskaintzeko.