Herritarrei zerbitzuak hobetzeko prestatutakoa da Udal Gobernuaren aurrekontu proposamena

2022ko abenduaren 16aHerritarrei zerbitzuak hobetzeko prestatutakoa da Udal Gobernuaren aurrekontu proposamena

Udazken garaian ohikoa den lanketa egin ondotik, 2023ko aurrekontuak datorren astearteko osoko bilkuran onartzea aurreikusten du Udal Gobernuak. Elkarlana oinarri, alderdietako nahiz Auzo Udaleko ordezkariekin eta herriko eragileekin landu dira datorren urterako aurrekontuak, 2019-2023ko Gobernu Plana bide-orri hartuta eta udalerriko beharrak aztertuta. Udalerako 7.600.000€ko aurrekontua aurkeztu da.