Hezeguneen Nazioarteko Eguna ospatuko da Debako Paduretan

2014/01/31
Otsailaren 2an, urtero, Hezeguneen Nazioarteko eguna ospatzen da. Aurten ere eta laugarren urtez jada, Debanaturak eta Debako Udalak bat egingo dute ospakizun honekin, Deba itsasadarreko hezeguneetan (Casacampoko paduretan zehazki) jarduerak antolatuz. Ekimen honen asmoa, hezeguneek duten garrantziaz herritarrak sentsibilizatzea da, hezeguneak funtsezkoak baitira, bai biodibertsitatearentzat eta baita gizakiarentzat ere.

 

EKINTZEN EGITARAUA

DEBAKO PADURAK ZAIN DITZAGUN” lelopean, honako ekintzak antolatu dira:

1)      Ibilbide gidatua paduretan

2)      Hondakinen garbiketa eta zuhaitz eta zuhaixken landaketa

3)      Hegaztiei eta Debako padurari buruzko mahai informatiboa

4)      Haurrentzako kareta tailerra

EGUNA: otsailak 2, igandea

ORDUA: 11:30 h.

TOKIA: Casacampo (kaseta beltzean)

Gonbidatuta zaudete! Anima zaitezte!