Hilerri berriaren irekiera prestatzeko urratsak eman ditu udalbatzak
2021ko martxoaren 5aAtzo, martxoak 4, Debako udalbatzak ez-ohiko osoko bilkura egin zuen. Bertan landutako gaien artean zeuden Artzabaleko hilerri berriari lotutako hainbat puntu onartu ziren. Bileran landutako gainontzeko gaiak aho batez onartu ziren. Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunari begirako erakunde-adierazpena ere onartu zen atzoko bilkuran eta baita otsailaren 4an ospatutako Minbiziaren Nazioarteko Egunari lotutakoa ere.