HIRU KONPOST-GUNE GEHIAGO ERAIKIKO DIRA

2014ko apirilaren 12aHIRU KONPOST-GUNE GEHIAGO ERAIKIKO DIRA

2013ko maiatzean Debako eta Itziarko herritarrei konpostajea modu kolektiboan egiteko aukera eman zitzaienetik, Debako herrigunean bi konpost-gune eraiki dira eta bertan 66 familia (195 herritar) daude parte hartzen. Gainera, beste 57 familiak (165 herritar) ere izen eman dute ekimenean parte hartzeko. 2014an udalak epe labur-ertainean hiru gune gehiago eraikitzea aurreikusten du, bata Itziarko bizilagunentzat, bestea Osiokoentzat eta hirugarren bat erdigunekoentzat. Itziarko gunea eraikitzen hasita dago Udala, pilotalekuaren ondoko berdegunean. Gune hau maiatza erdialderako martxan jarri nahi da, Itziarren ekimenean izen eman duten 10 familiek parte hartu dezaten, baita hemendik aurrera animatuko direnak ere.

 

Hilabete hauetan zehar konpost-guneetan aztertu diren parametroek bilakaera egokia izan dute. Konpostatzen egon den materia multzoak tenperatura egokiak lortu ditu prozesua aurrera eramateko eta lortu den konpost freskoaren laborategiko analisi kimikoek baratzeetarako eta lorategietarako kalitatea oneko konposta lortu dugula diote.

Konpost hau herritarren artean banatzeko ekitaldia prestatzen ari da momentu hauetan udala. 

Auzo konspostajea egin nahi duten familiek oraindik ere izena eman dezake udalera deituz, 943 19 28 40 edo helbide honetara idatziz, konposta@deba.net. Informazio gehiagorako http://www.deba.net/eu/udala/udalaren-egitura-eta-sailak/ingurumena/hondakinak/auzo-konpostajea