HIRU KONPOST-GUNE GEHIAGO ERAIKIKO DIRA
2014ko apirilaren 12a2013ko maiatzean Debako eta Itziarko herritarrei konpostajea modu kolektiboan egiteko aukera eman zitzaienetik, Debako herrigunean bi konpost-gune eraiki dira eta bertan 66 familia (195 herritar) daude parte hartzen. Gainera, beste 57 familiak (165 herritar) ere izen eman dute ekimenean parte hartzeko. 2014an udalak epe labur-ertainean hiru gune gehiago eraikitzea aurreikusten du, bata Itziarko bizilagunentzat, bestea Osiokoentzat eta hirugarren bat erdigunekoentzat. Itziarko gunea eraikitzen hasita dago Udala, pilotalekuaren ondoko berdegunean. Gune hau maiatza erdialderako martxan jarri nahi da, Itziarren ekimenean izen eman duten 10 familiek parte hartu dezaten, baita hemendik aurrera animatuko direnak ere.