Hiru kontzertu eskainiko dira Debako 37. Udako Musikaldiaren baitan
2020ko uztailaren 23aAbuztuaren 6an, 20an eta 27an, musika kontzertu bana eskainiko da Santa Maria elizan, 20:30ean. 37. Udako Musikaldia antolatu du Debako udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Loreto Aramendi (organoa), Pablo Mezzelani (kantua, musika tresna etnikoak) eta Pedro Miguel Aginaga (biolina) musikariek eskainiko dute lehen kontzertua. Abuztuaren 20an txistu eta piano kontzertua eskainiko dute Garikoitz Mendizabalek (txistua) eta German Ormazabalek (pianoa). Aurtengo azken kontzertua, berriz, Paula Iragorrik (Mezzosopranoa), Elena Sanchok (Sopranoa) eta German Ormazabalek (pianoa) eskainiko dute. Edukiera mugatua egongo da, eta, kontzertuetara sartzeko gonbidapena beharko da. Uztailaren 27tik aurrera jaso ahal izango dira hauek turismo bulegoan. Izen-abizenak eta telefono zenbaki bat eskatuko dira gonbidapenak banatzerakoan.