HITZEN DANTZA, LIBURUAREN EGUNA DEBAN

2014ko apirilaren 25aHITZEN DANTZA, LIBURUAREN EGUNA DEBAN

Liburuaren eguna ospatzeko asmoz Debako Udalak, Ostolaza Udal liburutegiak eta Kultur Elkarteak egitarau xume baina interesgarria antolatu dute datorren asterako. Hitzei, dantzak eta musikak lagunduko die, herriko hainbat talderen partehartze eta laguntzari esker. Ekintza hauekin literatura sustatu eta irakurzaletasunari bultzada bat eman nahi zio, herritarrengana hurbildu eta partehartzea ere bilatuz.