Hondartza inguruko TAO zerbitzua asteazkenean jarriko da martxan

2019ko apirilaren 25aHondartza inguruko TAO zerbitzua asteazkenean jarriko da martxan

Datorren asteazkenean, maiatzak 1, jarriko dira martxan uda denboraldiko TAO makinak hondartza inguruko aparkalekuetan.

Debako Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die, urtero bezalaxe, datorren asteazkenean (maiatzak 1) jarriko dela martxan hondartza inguruko TAO gunea (3. eta 4. sektoreak).

Maiatzean zehar, asteburu eta jaiegunetan soilik funtzionatuko du zerbitzuak. Ekainaren 1etik irailaren 15era bitarte, ordea, egunero, goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte.

Ordu bakoitzeko kostua 1,80€-koa izango da.