Hondartza kalean jarritako semaforoa laster egongo da martxan

2021ko ekainaren 3aHondartza kalean jarritako semaforoa laster egongo da martxan

Bizilagunek egindako eskaerari erantzunez, Hondartza kalean, Miramar ondoan, semaforoa jarri da.

Errepide tarte horretan kotxeak, maiz, behar baino abiadura handiagoan ibiltzen dira, eta horrela, segurtasuna handitu egingo da. Oraindik ez dago erabilgarri, zebrabidea margotu behar baita margo bereziarekin. Lana egin behar duen enpresak Udalari jakinarazi dionez, bi aste barru eginda egongo da eta orduan jarriko da martxan semaforoa.