Hondartzako Ondargain kafetegiko terrazako obra astelehenean hasiko da

2021ko apirilaren 16aHondartzako Ondargain kafetegiko terrazako obra astelehenean hasiko da

Debako hondartzan dagoen Ondargain kafetegiko hormigoizko terrazaren zati handi bat moztu eta kentzeko lanak hasiko ditu Bergaretxe enpresak datorren astelehenean, hilaren 19an. Egunotan udal langileak aipatu lanak egiteko eremua prestatzen ari dira hondarra kenduz.