Hondartzan arduraz jokatzeko deia egin du Debako Udalak

2026ko maiatzaren 27aHondartzan arduraz jokatzeko deia egin du Debako Udalak

Debako Udalak hondartzan kontuz ibiltzeko deia egin du. Oraindik sorospen zerbitzurik ez dagoenez, azken egunotan surflariek hainbat bainulari uretatik atera eta lagundu behar izan dituzte. Sorospen zerbitzua ekainaren 13an jarriko da martxan, hondartzako udako denboraldiaren hasierarekin batera.

Ordura arte, uretara sartzerakoan arreta handiz jokatzea eta prebentzio neurriak indartzea eskatu du Udalak.