Ibiak edo pasabideen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea abenduaren 10a bitarte egongo da zabalik

2025ko azaroaren 4aIbiak edo pasabideen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea abenduaren 10a bitarte egongo da zabalik

Gaurtik hasita abenduaren 10a bitarteko epealdian, Ibi edo pasabideen gaineko zergaren borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.

Aurtengo urriaren 14a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, azaroaren 21ean.

Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira azaroan zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da.

Azaroaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu  kalea 1, behea.  

Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira.

Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da,  Udal Dirubilketa Zerbitzura.