Ibilbideekin urrats berria egingo dugu asteburuan Dagigun partaidetza prozesuan
2021ko azaroaren 18aLekuan bertan aritzea eta ekarpenak egitea izango da azaroaren 20an eta 21ean egingo diren hiru ibilbideen helburua. Hala, herritarrekin batera inguruaz hausnartzeko tartea hartuko dugu. Parte hartzaileei, hiru ibilbideetan ikusitakoen inguruan galdetu, elkarrekin konpartitu eta ekarpenak jasoko ditugu, horrela aurrera begira egin beharrekoak izan daitezen herritarren kezkei, gogoei edo beharrei erantzungo dieten ekimenak.
Azaroaren 20an, larunbata:
1- Deba, mendia-itsasoa ardatz
10:30etik 12:00etara
Irteera: Mogel kalearen amaiera (azken igogailu parean)
2- Zumardiari itzulia
12:30etik 14:00etara
Irteera: Zumardiko Kioskoa
Azaroaren 21ean, igandea:
3- Itziartik Ondar Beltzera
9:30etik 13:30era
Irteera: Itziarko plazatik
Hurrengo urratsa azaroaren 27an eta 28an egingo diren partaidetza tailerrak izango dira. Datorren astean emango dugu honen berri. Eta Zumardiko prozesuari amaiera emango diogu urtea amaitu aurretik.