Igandean espeleologia irteera Debako Ermittia Bekoa kobazulora

2021/05/27
Geoparkearen Astearen baitan, espeleologia irteera antolatu du Geoparkeak larunbaterako, hilak 30. Plazak mugatuak dira eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea, 696 67 88 12 telefonora deituz.

Debako Ermittia Bekoa kobazulora espeleologia irteera antolatu ditu Geoparkeak Felix Ugarte Espeleologia taldearekin batera. Adituen laguntzarekin kobazulo karstiko honek gordetzen dituen pasabide eta ezaugarri bereziak ezagutzeko aukera paregabea izango dute parte-hartzaileek. Bi irteera ordu egongo dira bisita egiteko: bata 9etan eta bestea 10:30ean. 

Lehen taldea goizeko 9:00etan abiatuko da Debako Arakistain plazatik. 2 orduko iraupena izango du guztira irteerak, 11:00etara arte. Bigarren taldea 10:30ean elkartuko da Arakistain plazan eta 12:30ean amaituko du irteera. 

Kobazulora bisitak ordu eta erdi dirau eta kaskoa eta eskularruak banatuko zaizkie parte-hartzaileei. Beharrezkoa da oinetako egokiak eta aldatzeko arropa eramatea.

Plaza kopurua mugatua da bi kasuetan (10 lagun taldeko) eta ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Horretarako, 696 67 88 12 telefonora deitu beharko da edo Zumaiako Turismo Bulegora 943 143 396 (arreta ordutegia: asteartetik larunbatera 10:00-14.00 eta 16.00-18:00).

Geoparkeko barrunbeak ezagutzeko aukera ezin hobea izango da hau. Gogoratu behar da, Geoparkearen barnealdeko ingurune karstikoan aztarna arkeologiko ugari aurkitu diren kobazulo kopuru handia biltzen dela, horien artean, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Ekaingo koba edota Praileaitzeko historiaurreko santutegia.

Argazkia: geoparkea.eus