Inauteritako mozorro-lehiaketako irabazleak

2023ko otsailaren 20aInauteritako mozorro-lehiaketako irabazleak

Larunbatean, inauterien egitarauaren barruan, mozorro-lehiaketa izan zen. Bi modalitateetan parte hartzeko aukera izan zuten herritarrek: taldekakoa eta banakakoa. Eta bakoitzean, bina sari.

Banakako modalitatean, 4 parte-hartzailek eman zuten izena, eta taldeko modalitatean, berriz,  19 taldek.

Parte hartzaile guztiak eszenatokitik pasa ziren, eta, ondoren, herritarrek bozkatzeko aukera izan zuten udaletxeko arkupetan jarri ziren hautestontzietan.

Banakako modalitatean, orotara, 149 lagunek eman zuten botoa, eta GOKU izan zen irabazlea; BEVERLY, berriz, bigarrena.

Taldeka 345 pertsonak parte hartu zuten bozketan, eta NOR DA NOR taldeak irabazi zuen;  bigarren postuan, ordea, JESUS ETA BERE LAGUNAK taldea geratu ziren.

Egun osoan, herrian zehar lehiaketan parte hartu ez zuten mozorrotutako talde eta bakarkako ugari ibili ziren. Ondorioz, herrian sortu zen giroa ikusgarria izan zen.