Inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Euskal Kostaldeko Geoparkeak datorren larunbatean Deban
2020ko abuztuaren 24aEuskal Kostaldeko Geoparkeak haurrei zuzendutako inguruko animaliak ezagutzeko oinatzen tailerra antolatu du Deban. Nork utzi du oinatz hori? izenburua duen tailerrak, Debako Kultur Elkarteko eraikinaren plazatxoan egingo da, larunbatean, abuztuaren 29an, goizeko 11:00etan. Jarduera euskaraz egingo da eta ordu eta erdiko iraupena izango du.