Irailaren 10ean egingo da 53. Kaleko margo sariketa

2022ko irailaren 2aIrailaren 10ean egingo da 53. Kaleko margo sariketa

Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 53. edizioa izango da irailaren 10ean, larunbata, egingo dena. 16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan.

Margo oihalei zigilua goizeko 08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Egindako lanak eguerdiko 14:00ak baino lehen entregatu beharko dira leku berean. Lanak Debako inguruetako agiriko tokietan beteko dira; gaia eta teknika libreak dira. 

Sari banaketa 18:00etan egingo da udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Sariketara aurkeztutako lanak sariketaren hurrengo astean zehar areto horretan egongo dira ikusgai. 

Lau sari emango dira, eta Cardenas Fundazioak beste lau sari berezi emango ditu. 

Oinarriak hemen.