Irailaren 11n egingo da aurtengo Kaleko margo sariketa

2021ko irailaren 1aIrailaren 11n egingo da aurtengo Kaleko margo sariketa

Debako Udalak Cardenas Fundazioaren eta Haitz Haundi Elkarte Artistikoaren laguntzarekin antolatzen duen sariketaren 52. edizioa izango da aurtengoa. 16 urtetik gorako margolariek parte har dezakete lehiaketan.

Margo oihalei zigilua goizeko 08:00etatik 10:30ak bitartean jarriko zaie. Egindako lanak eguerdiko 13:30 baino lehen entregatu beharko dira. Lanak Debako inguruetako agiriko tokietan beteko dira; gaia eta teknika libreak dira. 

Sari banaketa 14:30ean egingo da udaletxeko pleno aretoan. Sariketara aurkeztutako lanak sariketaren hurrengo astean zehar udaletxeko pleno aretoan egongo dira ikusgai. 

Lau sari emango dira, eta Cardenas Fundazioak beste lau sari berezi emango ditu. 

Oinarriak hemen.