Irailaren 17an amaituko da Gozatuz aisialdirako programan izena emateko epea

2021ko irailaren 16aIrailaren 17an amaituko da Gozatuz  aisialdirako programan izena emateko epea

Helduei eta gazteei zuzendutako aisialdirako eskaintza zabala osatu dute herriko hainbat eragilek, ikastetxeek eta Udalak elkarlanean. Aisialdi gozagarri bat; euskara oinarri hartuta, emaitzari baino, prozesuan sortuko diren emozioei eta bizipenei begiratuko diena.