Irailaren 23ra arte eman ahalko da izena 2022-2023 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueretan

2022ko irailaren 15aIrailaren 23ra arte eman ahalko da izena 2022-2023 ikasturterako eskolaz kanpoko jardueretan

Aisialdia, kirola, musika eta dantza oinarri askotariko ikastaroak jasotzen dira eskolaz kanpoko eskaintza publikoak 2022-2023 ikasturterako. LH1 eta DBH4 mailetan dauden haur-gaztetxoei zuzendutako eskaintza da. Gaztelekuak ere eskaintzen ditu jarduerak DBHko gazteentzat.

Aisialdiari lotuta, eta Gozatuz programaren barruan, antzerkia, argazkigintza, pintura, sukaldaritza eta teknologia tailerrak emango dira, ohi bezala. Aurten berria izango da dantza urbanoen jarduera. 

Debako Musika eta Dantza Eskolak ere eskaintza zabala egin du ikasturterako (izen-ematea dagoeneko itxita dago). 

Kirolaren arloan hiru programa eskainiko dira: Jolas Hezi- eskola kirola, multikirola- eskola kirola eta gazte kirola. 

Eskaintza osoa, izen-ematerako jarraibideak... hemen ikus daitezke.