Irailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban

2019ko abuztuaren 26aIrailaren 7an, Euskal Herriko SUP Race txapelketa jokatuko da Deban

Deban jokatuko da Euskal Herriko SUP Race txapelketaren bigarren zirkuitua. Yako Surf Eskolak, Euskal Herriko Surf Federazioarekin elkarlanean, irailaren 7rako prestatu du kirol proba. Kategoria ofizialez gain, amateurrek ere izango dute txapelketa herrikoian parte hartzeko aukera.