Irakurketa kluba berriz hasiko da martxan

2021/10/04
Urrian, dena ondo bidean, hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak.

Lehenengoa, urriaren 27an egingo da. Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa, 2020) liburuarekin hasiko dira. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da. Saioak 19:00etatik 20:30ak bitartean izango dira eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Edukiera mugatua denez, 10 pertsonentzakoa, izen-emate hurrenkera izango da kontuan. Landuko den liburua, norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoentzat.

Harremanetarako: 943192560 / ostolaza@deba.eus.