Irakurketa Klubak bi saio egingo ditu uda aurretik

2022ko maiatzaren 13aIrakurketa Klubak bi saio egingo ditu uda aurretik

Uda hasi aurretik bi saio egingo dira Irakurketa Klubean, maiatzaren 25ean Bertold Arrietaren Gezurra berdaderoa liburuaz arituko dira Ostolaza Udal Liburutegian, Asier Serranoren gidaritzapean. Ekainaren 2an, berriz, Ainhoa Aldazabalek dinamizatuko du Astrid Lindgrenen Los hermanos Corazon de Leon liburua.

16 urtetik gorakoentzat da ekimena. 19:00etatik 20:30ak bitartean izango da, eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Landuko den liburua, norberak eraman beharko du. 

Harremanetarako: 943192560 / 697444074 eta ostolaza@deba.eus.