Irakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte

2021ko urriaren 22aIrakurketa klubaren 4 saio egingo dira urtea amaitu arte

Urriaren 27an hasiko dira martxan Irakurketa Klubean programatuta dauden saioak. Uxue Alberdiren Dendaostekoak (Susa, 2020) liburuarekin hasiko dira. Dinamizatzailea Asier Serrano izango da. Orain hasi eta urte amaitu bitarte 4 saio egingo dira. Azaroaren 15ean izango da bigarrena. Olga Tokarczuk Siruelaren Sobre los huesos de los muertos (2016) liburua proposatzen da ordurako. Dinamizatzailea Ainhoa Aldazabal izango da.

Saioak 19:00etatik 20:30ak bitartean izango dira eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian. Edukiera mugatua denez, 10 pertsonentzakoa, izen-emate hurrenkera izango da kontuan. Landuko den liburua, norberak ekarri beharko du. 16 urtetik gorakoentzat. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. 

Hurrengo saioak: 

Azaroak 15: Sobre los huesos de los muertosOlga Tokarczuk Siruela, 2016.

Dinamizatzailea: Ainhoa Aldazabal.

Azaroak 24: Epizentroa Nerea Loiola. Erein, 2021.

Dinamizatzailea: Asier Serrano.

Abenduak 15: Nobela errealista bat. Joxean Agirre.- Elkar, 2020.

Dinamizatzailea: Asier Serrano

 

Harremanetarako: