Irakurketa klubaren saio berria, datorren martxoaren 20an

2024ko martxoaren 8aIrakurketa klubaren saio berria, datorren martxoaren 20an

● Karmele Jaiok idatzitako "Maitasun Kapitala" eta "Orain Hilak Ditugu" eleberriak aztertu eta komentatuko dira, Asier Serrano literatur moderatzaileak gidatutako saioan.

Debako Liburutegiko Irakurketa Kluba berriro elkartuko da datorren asteazkenean, martxoak 20, Karmele Jaiok idatzitako "Maitasun Kapitala" eta "Orain Hilak Ditugu" lanak aztertzeko antolatutako literatur saioan. Jardunaldia Asier Serrano literatur moderatzaileak zuzenduko du.

Horrela, literatura solasaldi honetan, parte-hartzaileak idazlearen unibertso literarioan murgilduko dira, moderatzailearen gidaritzapean. Serranok, halaber, bi eleberri horiek ulertzeko ikuspuntu eta ikuspegi analitiko bat eskainiko du.

Literatur saioa irekia da irakurle zaletuentzat eta aipatu bi eleberrien inguruan ideiak eta ikuspegiak partekatzeko interesa duten guztientzat.

Maitasun Kapitala

Eleberri honek Olgaren istorioa kontatzen du. Olga bere maitale Martinen hiletara joaten a eta bertan dela, berarekin bizi izandako pasio sutsua gogoratzen du, gizonak duela urtebete utzi zuen arte. Oroitzapenetan murgilduta, Martinekiko bere mendekotasun emozionalaz ohartzen da, eta horrek agerian uzten dio, bere burua emakume aske eta ahaldundutzat bazuen ere, maitasunarekin beti izan duen kontraesana.

Orain hilak ditugu

Poesia liburua da hau eta hainbat gai jorratzen ditu: denboraren igarotzeak sortzen duen mina, galdutako pertsonek utzitako hutsunea, desiraren itzaltzea, egunerokotasunaren gazi-gozoak… poesiak behar duen estilo fin, landu baina aldi berean hurbil batekin.