Irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da
2020ko irailaren 18aOsasun egoerak eskatzen dituen baldintzak egoki betetzeko, Ostolaza Udal Liburutegiak antolatzen duen irakurketa tailerra kokalekua aldatuta abiatuko da berriz. Saioak Kultur Elkartean izango dira 19:00etatik 20:30ak bitartean eta bertan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da liburutegian.