Ireki da 2025/26 ikasturterako Itziarko ikastaroetan izena emateko epea
2025ko ekainaren 17aIkastaroen artean, adin guztientzako prestakuntza-eskaintza zabala dago, iazko ikastaroak mantenduz eta berrikuntza gisa haurrei zuzendutako sormen tailerrak zein gazteentzako ingeles ikastaroak gehituz. Izena emateko epea ekainaren 23ra bitarte egongo da zabalik, eta izen-ematea etxean jasotako formularioa Itziarko Harrera Bulegoko barruko edo kanpoko postontzian utzita, zuzenean bulegora joanda eta bertan betez edo online formularioaren bitartez egin daiteke, esteka honetan eskuragarri dagoena https://forms.gle/Rg51XhvcdHzQMZFUA.
Itziarrek 2025-2026 ikasturterako matrikulazio epea ireki du, eta ekainaren 23ra bitarte egongo da zabalik. Aurtengo hezkuntza-eskaintzak aurreko 2024-2025 ikasturteko proposamenei eusten die, eta zenbait berrikuntza gehitu dira, aukerak zabaltzeko eta interesa duten pertsona guztiei sarbidea errazteko helburuarekin.
Berrikuntza nagusietako bat haurrei zuzendutako sormen tailer bat da, Maddi Astigarraga debarrak emango duena, urritik ekainera bitartean. Horrez gain, udalerriko gazteek astean bi orduko ingeles klaseak jasotzeko aukera izango dute, egungo hezkuntza-eskaeretara egokituz.
Izen-ematea formalizatzeko, hiru aukera daude:
Etxean jasotako inprimakia bete eta Itziarko Harrera Bulegoko barruko edo kanpoko postontzian uztea.
Zuzenean Harrera Bulegora joatea eta bertan formularioa betetzea.
Online formularioa betetzea, esteka honen bidez: https://forms.gle/Rg51XhvcdHzQMZFUA.
Baja eman nahi izanez gero, ikastaroaren lehen hiru hilabeteetan egin beharko da. Bestalde, lau urtez tarifak aldatu gabe egon ondoren, Itziarko Auzo Udalak kudeatutako ikastaroen kuotek 5 euroko igoera izango dute ikasturte berri honetan.
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, jar zaitez harremaneta ikastaroak@itziar.eus helbidera idatziz, 943 19 92 55 zenbakira deituz edo joan zaitez zuzenean Itziarko Harrera Bulegora, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara.