Ireki da 2026/27 ikasturterako Itziarko ikastaroetan izena emateko epea
2026ko ekainaren 16aIzena emateko epea ekainaren 25era bitarte egongo da zabalik, eta izen-ematea etxean jasotako formularioa Itziarko Harrera Bulegoko barruko edo kanpoko postontzian utzita, zuzenean bulegora joanda eta bertan betez edo online formularioaren bitartez egin daiteke, esteka honetan eskuragarri dagoena https://labur.eus/ikastaroetakoizenemateaitziarren20262027
Itziarko Auzo Udalak urtero bezala, ikastaro eskaintza anitza dauka hurrengo ikasturterako eta horregatik, 26-27 ikasturterako ikastaroen izen-ematea irekita dago ekainaren 25era (berau barne) bitarte.
Iazko eskaintza berberari helduko zaio baina aurten berrikuntza moduan 7 urtetik aurrera berriro ere ingelesa eskainiko da Itziarren Geroa Galarragaren eskutik, astelehenetik ostiralera, maila eta adin ezberdinak izango direlarik, ordutegiak izena emandakoen artean adostu eta zehaztuko dira eta ingelesa irailean hasiko da, ekainean amaituz.
Gainontzeko eskaintzari dagokionez, oraina artekoek jarraituko dute: Euskal dantzak 5 urtetik aurrera, trikitiza eta panderoa, yoga, eskulanak eta zaharberritze, joskintza, puntua, eta abar eta baita iaz eskaini zen sormen tailerra ere Maddi Astigarragaren eskutik. Oro har, ikastaroak urrian hasiko dira eta ekainean amaitu, baina salbuespenak salbuespen ikastaro batzuk irailean has daitezke. Egutegiari dagokionez, ikasturteko ohiko ordutegia jarraituko dute jaiegun eta zubietarako.
26/27 ikasturteko ikastaroetan izena emateko hiru aukera daude:
Etxean jasotako inprimakia bete eta Itziarko Harrera Bulegoan entregatzea edo kanpoko postontzian uztea.
Zuzenean Harrera Bulegora joatea eta bertan izen-orria betetzea.
Internetez galdetegia betetzea, esteka honen bidez: https://labur.eus/ikastaroetakoizenemateaitziarren20262027
Bestalde, ikastaroetan baja eman nahi izanez gero, lehen hiruhilekoan egin beharko da, behin bigarren hiruhilekoa hasita, ikasturte osoa kobratuko da eta neurri hau 2026/27 ikasturtean aplikatu egingo da.
Informazio gehiagorako edo zalantzak argitzeko, ikastaroak@itziar.eus helbide elektronikora idatziz, 943 19 92 55 zenbakira deitu edo Itziarko Harrera Bulegora bertaratu daiteke zuzenean, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.