Irisgarritasuna hobetzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko hainbat lan egin ditu udalak

2021ko urtarrilaren 11aIrisgarritasuna hobetzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko hainbat lan egin ditu udalak

2020 urte amaieran hainbat lan egin ditu Udalak Debako kaleetan. Oinezkoen segurtasuna edota hainbat lekuetarako irisgarritasuna hobetuko dira horrela.

Besteak beste, Errementari- Mogel bidean asfaltatze lanak egin eta argiteria jarriko da. Bestetik, igogailuetarako pasareletan egon ohi den labaintze arriskua konpontzeko, lurzoruari irristagarria izan ez dadin tratamendua eman zaio Ifarkalen eta Mogelen. Itziarko bidean irisgarritasuna hobetzeko maldaren lanak ere amaitu dira eta hainbat zebrabide margotu dira.