Irri Banda ikuskizunerako sarrerak agortuta
2017ko irailaren 13aIrailaren 23an Irri Banda ikuskizuna egingo da Deban. Gaur goizean 400 sarrera jarri dira salgai eta dagoeneko agortu dira. Eguraldiaren eta eszenatokiak hartuko duen lekuaren arabera, sarrera kopurua gehitzeko aukera egon daiteke; baina hilaren 22ra arte ez dugu horren berririk izango.