Irunen izandako erailketa matxista dela eta, emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

2025ko otsailaren 7aIrunen izandako erailketa matxista dela eta, emakumearen aurkako indarkeria gaitzesteko erakunde-adierazpena

Debako Udalak Irunen gertatutako erailketa matxista gogor salatzen du eta debarrei euren gaitzespena agertzeko deia egiten die.

Debako Udalak Irunen gertatutako erailketa matxistaren aurrean bere gaitzespen gogorrena azaltzen du eta udal ordezkariok, Udalaren jarrera irmoa adierazi nahi dugu, argi eta garbi esateko ez ditugula inola ere onartzen emakumeen eskubideak urratzen dituzten eraso makur hauek.

Debako Udalak zendutako emakumearen familia eta lagunei doluminak eta elkartasuna adierazi nahi dizkio  eta deia luzatzen die herritarrei euren gaitzespena azaldu dezaten.