Istorioak kontatzeko zaletasunak badu etorkizuna Deban

2022/04/29
Argi geratu da istorioak kontatzeko zaletasunak eta irakurzaletasunak etorkizuna bermatuta dutela Deban, Debako II. Euskarazko ilustrazio eta ipuin lehiaketako parte-hartzeak erakutsi duenez. Apirilaren 26an egin da Luzaro eskolak eta Debako Udalak elkarlanean antolatzen duten lehiaketaren bigarren edizioaren sari banaketa. Liburuaren Egunaren testuinguruan antolatutako azken ekitaldia gaur izango da, Deba 100 hitzetan lehiaketaren sari banaketa, hain zuzen ere. 19:00etan egingo da ekitaldia Kultur Elkartean

Apirilaren 23ko Libururen Egunaren testuinguruan antolatutako ekimenetako bat da hau, eta haurrak eta gaztetxoak liburuen mundura erakartzea du helburu. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan egindako ekitaldian hitza hartu zuten guztiek nabarmendu zuten gaztetxoek egin duten lana, izan duten sormena, eta hari esker sortu dituzten pertsonaiak eta istorioak. Gilen Garcia alkateak esaterako, barruan duten hori kontatzeko ariketa egiteaz aritu zitzaien gaztetxoei. 

Guztiek zoriondu dituzte irabazleak nahiz parte-hartzaile guztiak, eta bide horretan jarraitzera gonbidatu dituzte. Ostolaza Udal Liburutegira joan daitezen gonbidapena ere preseski egin zaie. 

Hiru atal ditu lehiaketak, adin tarte banarako. Batetik, ilustrazio lehiaketa, bestetik irudi horiei lotuta sortutako ipuin lehiaketa, eta azkenik, ipuin lehiaketa librea. Hauek izan dira aurtengo irabazleak: 

A MAILA ILUSTRAZIOA. HH5: Lehen saria Lur Zangitu Lasak jaso du. Bigarrena, berriz, Ane Mantzizidor Arratibelek. 

B MAILA ILUSTRAZIOA. LH1: Lehen saria Ane Iraolagoitiari eman dio epai-mahaiak. Bigarrena, ANDER FUENTESi. 

D MAILA ILUSTRAZIOA. LH2: Lehen saria Laia Emazabelek jaso du, eta Sara Agirrezabalak bigarrena. 

D MAILA IPUINA. LH3: Lehen saria Noa Gartziak jaso du 'Arrain denak ez dira berdinak' lanagatik. Bigarrena Naroa Albizurentzat izan da, 'Patxi eta Aitor' lanagatik. 

E MAILA IPUINA. LH4: Lehen saria Lide Agirrezabala Unzetabarrenetxeak irabazi du 'Marrazoa eta arrain iheslariak' lanagatik. Bigarren saria berriz, Mikel Aranberri Lopezek jaso du 'Arrain dentistaren arazoak' lanagatik. 

F MAILA IPUINA. LH5: Lehen saria Leire Mendizabalentzat izan da 'Herensuguearen kondaira' lanagatik eta bigarrena Maren Gamarrarentzat izan da 'Hobe ikasi' lanagatik. 

G MAILA IPUINA. LH6: Lehen saria 'Izaro Oneka Urkiarentzat izan da 'Lainoaren sekretua' lanagatik eta bigarrena Ainhoa Gaillard Basterretxearentzat 'Basoko itzalak' lanagatik.