Itsasadarreko garbiketa egingo da uztailaren 16an

2022ko uztailaren 8aItsasadarreko garbiketa egingo da uztailaren 16an

Debako Udala Ur (h)ondoa garden kanpaina egiten ari da 2022ko udan, herriko hiru urgunetan pilatzen diren hondakinak -bereziki plastikoak- jasotzeko. Oraingoan itsasadarreko garbiketa egingo du, eta herritarrak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu. Aurrez izena eman behar da.