Itsasaldia
2023ko abuztuaren 3aGaur goizeko itsasaldia eta arratsalderako aurreikusita dagoena kontuan hartuta , hondartzako toldoetan lotuta dauden aulkiak bertatik kentzeko eskatzen du Udalak.
Bestalde, gaur goizean hondartzan sakabanatuta jaso diren aulkiak, toldo zerbitzuko etxolaren kanpoaldean pilatzen ari dira. Norberaren aulkia(itsasoak eraman ez badu) jasotzera pasatzeko eskaera egiten dute hondartzako zerbitzukoek.
Biharko ere abisua dago goiz eta arratsalderako itsasaldiengatik, beraz komeni da aulkiak ondo jasotzea.