Itziarko Auzo Udalaren Bandoa: Eskola birmoldatzeko obrak direla eta, aldaketak trafikoan eta zirkulazioan

2023ko abenduaren 13aItziarko Auzo Udalaren Bandoa: Eskola birmoldatzeko obrak direla eta, aldaketak trafikoan eta zirkulazioan

 Herritarrei jakinarazten zaie eskola birmoldatzeko obrak direla eta, abenduaren 11n hasiko direla ibilgailu astunak igarotzen. Ibilgailu horien trafikoa eta zirkulazioa bermatzeko abenduak 10ean neurri hauek sartuko dira indarrean : 

I - Herriko Plaza: obrak egiten diren bitartean debekatuta egongo da aparkatzea. 

II - Galtzada kalea: obrak egiten diren bitartean debekatuta egongo da kalean aparkatzea. 

III - Prozesio kalea 3: Puntu honetan 2 auto bakarrik aparkatu ahal izango dira, betiere zirkulazio-eremutik kanpo. 

IV - Ibilgailu astun hauen zirkulazioaren noranzkoa honako hau izango da: Bikain – Mutxiarte – Galtzada – Herriko Plaza. Ez dago baimenduta bertan aparkatzea, aparkaleku gisa seinaleztatutako guneetan izan ezik (autobusaren geltokiaren parean). 

Goian aipatutako puntuetako edozein oztopatzen duten ibilgailuak garabiarekin kenduko dira. Gastu horiek, bai eta ibilgailua kentzeagatik sortzen diren gastu guztiak ere, ibilgailuaren titularraren kontura izango dira. 

ARANTZA EGAÑA ALDALUR 
ITZIARKO AUZO ALKATEA