Itziarko Girotuz udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 19ra arte dago zabalik

2021ko maiatzaren 14aItziarko Girotuz udalekuetan izena emateko epea maiatzaren 19ra arte dago zabalik

Itziarko Girotuz aisialdiko begiraleak hasi dira dagoeneko udalekuak prestatzen. HH3-LH6 bitarteko haurrei zuzendutako eskaintza da. Aurtengoan ekainaren 28an emango zaie hasiera udalekuei eta egonaldiaren inguruan aukera desberdinak eskainiko dira, hala nola hamabostaldi bat edota hilabete osoa. Izen-ematea Itziarko harrera bulegoan, maiatzaren 19ra arte.