Jarduera Ekonomikoen Gaineko zerga
2023ko irailaren 26a2023ko urriaren 02tik azaroaren 10era arteko epealdian, biak barne, Jarduera Ekonomikoen Gaineko zergari dagozkion erreziboen borondatezko ordainaldia izango dela jakinarazten da.
Aurtengo irailaren 15a baino lehen helbideratutako ordainagiriak bankuaren edo aurrezki kutxaren kontu korrontetik kobratuko dira zuzenean, 2023ko azaroaren 10ean.
Helbideratu gabeko ordainagiriak zergadunak adierazitako zerga helbidera bidaliko dira urrian zehar. Ordainketa entitate laguntzaileen bidez (banku, aurrezki-kutxa, kreditu kooperatiba) egin beharko da, eta horretarako ordainagiria aurkeztu beharko da. Urriaren 20a iritsi eta zergadunak ez badu ordainagiria etxean jaso, udaletxeko bulego honetan eskatu beharko du: Udal Dirubilketa Bulegoa. Portu kalea 1, behea. Borondatezko kobrantza epealdia amaitu eta zergadunek zorrak ordaindu ez badituzte, zorrak premiamenduzko prozeduraz exijituko dira, eta epe exekutiboko errekarguak, berandutza interesak eta, hala badagokio, kostuak sortuko dira. Edozein argibidetarako, dei 943 60 80 39 telefonora; hau da, Udal Dirubilketa Zerbitzura.